Aste honetan, Marketin Graduko ikaskideok BIME ekitaldian izan ginen, Bilbon. Hasiera batean musika industriara bideratuta egon arren, guretzat Marketinaren, datu-analisi estrategikoaren eta teknologia berrien arteko topagune ezin hobea izan zen. Topaketak arloko profesionalen hitzaldi garrantzitsuak jaso zituen, non gai eta proiektu berri asko aztertu ziren. Bertan ikusi genuen gure sektorearen etorkizuna nola egituratzen ari den, azken tresnak eta estrategiak ezagutuz.
BIME-k eskainitako edukiak zuzenean eta argi erakutsi zigun Marketinaren etorkizun hurbila. Ez nuen uste halako ekitaldi batek hainbeste datu eta erreminta espezifiko emango zizkigunik. Batez ere, startup txikiek beren proiektu berriak kudeatzeko aurkeztu zituzten soluzio berritzaileek harritu ninduten.
Ideia interesgarrienak segmentazio geografiko berrietan oinarritutako kanpainak izan dira, non musika gertaerak merkatu zehatzetara iristeko tresna bezala erabiltzen dira. Adibidez, ikusi genuen nola Cervezas Alhambra bezalako markek musika-sortzaileekin kolaboratzen duten, lifestyle zehatz bat proiektatzeko eta bezeroen fideltasuna neurtzeko.Argi dago arrakastarako gakoa ez dela soilik ideia handia izatea, baizik eta datuak irakurtzeko eta estrategia neurgarriak ezartzeko gaitasuna izatea, branding hutsa gaindituz.
Gure ikasgeletan askotan aztertzen dugu Marketin Estrategikoaren garrantzia eta kontsumitzailearen portaeraren analisia, baina BIME-n, adibidez, nola Cervezas Alhambra bezalako markek musika erabiltzen duten esperientzia sentsorial eta kulturalak sortzeko, produktuaren salmenta hutsa gaindituz.
Hizlariek argi utzi zuten: gaur egun, publizitate saturatuaren garaian, kontsumitzaileek esperientzia zintzoak eta benetako konexioak bilatzen dituzte. Musika, unibertsala eta emozionala den hizkuntza izanik, zubi perfektua da marka eta pertsonaren artean. BIME Live-ko showcase-en bidez, ikusi genuen nola musikari independenteek eta proiektu berriek beraien marka pertsonala sortzen duten zuzenean, zaleekin konektatuz. Hori da marketin arrakastatsua: autentikotasuna eta giza lotura.