BILBAO BASKET KANPAINA

Bilbao Basket Markel

Bilbao Basket-entzat sortutako Take-Away edalontziaren kanpaina estrategikoa.
Helburua? Bilbao Basket-en nortasuna eta pasioa kaleetara eramatea.

Lan hau jaso genuenean, argi izan genuen: ez genuen edalontzi huts bat sortu nahi, zaleek egunero eramango duten sentimendu bat baizik. Horregatik, zuriaren eta beltzaren kontrastearekin eta splash moreekin, indarra, mugimendua eta Miribillako energia islatu ditugu.

  • Kontzeptua: Take-Away edalontzia zaleen egunerokoaren parte bihurtzea.

  • Diseinua: Bilboren izaera industriala eta Bilbao Basket-en pasioa uztartzea.

  • Eslogana: “Eramaten den sentimendua.”

Diseinutik haratago, estrategia honen helburua marka harmailatik kalera eramatea da, zale bakoitza Bilbao Basket-en enbaxadore bihurtuz.