Joan den otsailaren 6an, Bilboko hiru agentzia ezagutzeko aukera izan genuen: Sirope, Workoholics eta Crisis. Sormena lantzen duen Sirope agentziarekin hasi genuen ibilbidea; ondoren, web diseinuan adituak diren Workoholicseko lankideak bisitatu genituen; eta amaitzeko, diseinu grafikoan espezializatutako Crisis estudio txikitik pasa ginen, non detaileren bat ere oparitu ziguten.
Workoholicsen, Athletic Cluben webgunearentzat egindako diseinu indartsu eta profesionalak harritu ninduen gehien. Crisisen, berriz, hanburgeseria eta garagardo marka batzuentzat sortutako lan original eta erakargarriak ikusi ahal izan genituen. Siropen ere oso aberasgarria izan zen euren sormen-prozesua gertutik ezagutzea.
Oro har, esperientzia bikaina izan da marketinaren eta publizitatearen mundua barrutik ikusteko. Agentzia bakoitzak bere nortasuna eta lan-metodologia erakutsi zigun, sektorea hobeto ulertzen lagunduz. Dena dela, Workoholics izan zen nire gogokoena, webguneak egiteaz gain marketin digitalean proiektu asko jorratzen dituztelako. Gaur egun ezinbesteko arloa denez, etorkizunean horretara bideratzea gustatuko litzaidake. Bisita honek nire interesak indartu eta ikasten jarraitzeko gogo handia eman dit.