BIRZIKLAPEN KANPAINA

“Herria zaindu, sabor barik bizi” kanpaina Bilboko Udalari zuzendutako proiektu akademiko baten barruan sortu dugu. Gure helburu nagusia herritarrak birziklapenaren garrantziaz kontzientziatzea eta egunerokoan ohitura jasangarriagoak sustatzea izan da.
Proposamen honen bidez, herritarrak birziklatzera motibatu nahi ditugu sari sistema baten bidez: modu aktiboan parte hartzen duten pertsonek Bilboko garraio publikoa erabiltzeko Barik txartelerako abonuak eskuratu ahal izango dituzte. Horrela, birziklapena sustatzeaz gain, mugikortasun jasangarriagoa eta ingurumenarekiko errespetutsuagoa ere bultzatzen da.
Mezu hau transmititzeko, kartel bisual erakargarriak diseinatu ditugu. Diseinuak kolore biziak, birziklapenarekin lotutako elementu grafikoak eta tipografia deigarria uztartzen ditu, mezuaren indarra azpimarratzeko. Gainera, hiri garbi baten eta kutsatutako hiri baten arteko kontrasteak argi erakusten du ekintza txikiek Bilbon aldaketa positibo handia sor dezaketela.