Fitness munduan informazio baliagarria dago, baina baita gehiago saltzeko sortutako marketing estrategia asko ere.
Sare sozialetan etengabe ikusten ditugu “mirarizko” produktuak, influencer perfektuak eta rutina “zientifikoak”. Arazoa da askotan ez direla hain errealak.
1. “Quemagrasas” milagrosoak
Produktu askok gantza azkar galtzea agintzen dute, baina errealitatea da emaitzak batez ere:
-
elikaduratik
-
entrenamendutik
-
eta konstantziatik datozela.
Ez dago magia egiten duen pastillarik.
2. Influencer “natural” faltsuak
Fitness influencer askok gorputz ikusgarriak erakusten dituzte “naturalak” direla esanez.
Baina askotan atzean daude:
-
genetika
-
edizioa
-
argiztapena
-
eta batzuetan kimika ere.
Horrek jendeari konparazio eta itxaropen irrealez betetako ikuspegia sortzen dio.
3. Rutina “zientifiko perfektuak”
Gaur egun rutina asko saltzen dira “zientifikoki perfektuak” balira bezala.
Baina egia da rutina onena zure bizitzara eta helburuetara egokitzen dena dela.
Konstantzia rutina perfektua baino garrantzitsuagoa da.